“Body Art” diziplina artistiko bat da, non artistak gorputza erabiltzen duen lanaren euskarri material gisa. Teknika hau 60ko hamarkadan sortutakoa da, 80ko hamarkadan garatua eta azken urteetan fenomeno mediatiko bihurtu dela esan genezake. Gure hurrengo protagonista Amaia Lejarreta margolaria da. Kolorearekin eta argiarekin jolastuz eta inprobisazioaren bidez, honako emaitzak lortzen ditu.