Komiki-zale amorratua den umea da eta bere istorioekin fantasian murgiltzen da. Urteen poderioz, zaletasun bat zena lana bihurtzen da, eta orain pasio berbera haurrei transmititzea da bere helburua. Asier Iturralde “Gaston” ilustratzailearen istorioa antzekoa da. Marrazkilaria da, eta bere lanaz gozatzen du, behin komikiez maitemindu zen haurraren antzera.