Mihiseak, sprayak, pinturak, kutxak, kartoiak, egurrak eta desordena. Beno, artista batentzat anabasa hori ordena da. Nextor Otañok 13 urterekin, bere, lehen murala margotu zuen eta zerbait sumatzen zitzaion orduan. Orain, Pasaiako gazte hau erreferentzia bilakatu da muralista gisa. Hurrengo erreportajean, artearekiko duen pasioaz hitz egiten digu.