Bilboko San Frantzisko kalearen bihotzean jaiotako proiektua, kasu honetan artea ulertzeko moduan errotutako diskurtso baten alegatua da. Filosofia horrekin sortu zen 2014an Okela sorkuntza fabrika, artisten arteko harremanak ulertu eta bultzatzeko modu ezberdina. Irati eta Sahatsa taldekideetako birekin introspekzio bat egingo dugu euren proposamenetako batekin.